XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Manueltxo gizarajoa, horrena ezin behintzat galdu.

Arranoak, jakina, ez dio erbiari inolako beldurrik.

D. JENARO.- Nahikoa da, nahikoa!.

OSTALIERRA.-Ez, ez.

Hona erbi setatia.

Zure armak kementsuak izan arren beldurrik ez dizuna.

Zer diozu, legea zure alde dagoela? Erabil ezazu bada, eta utz nazazu pakean!.

D. JENARO.- Legea lege! Horrek ez du bueltarik.

Esan dizut birritan ere onean ez bada txarrean beharko dugula.

Laster izango nauzu berriz hemen zibilekin!.

OSTALIERRA.- Bai, bai.

Ez ninduke horrek ere harrituko.

Betidanik izan dituzue lagun armadunak, eta lagun ez badituzue ere, ez du ajolik, beti konponduko dira ongi dirudun edo izendunekin.

D. JENARO.- Neurtu hitzok, zeure kalterako izan bait daitezke!.

OSTALIERRA.- Egin ezazu jauna nahi duzuna.

Ni hemen nauzu eta kito.

(Haserre bizian, atera don Jenaro inolako agurrik gabe).

OSTALIERRA.- (Bidaiariari).

Begi bistan duzu bada arazoa.

Eta zer egin dezaket? Zer egin nezake gauzak onean konpondu nahi izanik ere? Hartu eta diruak eman, Kaioren diruak aurpegira begiratu ere egin ez zutenen eskutan jarri? Tripetako mina ematen dit horrek.

Eta hala eginik ere, ez genuke askorik aurreratuko.

Balekite zenbatekoa den Kaiok hemen utzi zuenetik gelditzen dena....

Uste bai, uste dute hau eta beste, ametsak!.

BIDAIARIA.- Hori hala bada, zergatik ez diezu kontua garbi azaltzen?.

OSTALIERRA.- Bai zera! Orain lapur naizela diote, dudana emanez gero lapur eta maltzur, dirua ezkutatzen ari naizelako salaketapean.

BIDAIARIA.- Bidaliko al dituzte zibilak benetan?.

OSTALIERRA.- Ez zen ez txantxetan ari.

BIDAIARIA.- Eta zer egin genezake agertuko balira?.

OSTALIERRA.- Zer egin genezakeen diozu? Lasai, lasai, ez duzu zuk zer ikusirik arazo honetan.

Jakingo dut zer esan.

Ez naiz behintzat horien beldur.

Datozela oraintxe bertan!.

Sartu ikusleen atzekaldetik zibilak.

Sei dira: Gera bat atzean, bana aldamenetan, eta igon Agertokira besteak.

Harmaturik doaz eta batek sarjento ikurra darama.

Jeiki Idazkaria, baina Sarjentoak gogorki jezar erazi.

Ostalierra eta Bidaiaria Idazkariarengana hurbiltzen dira eta harekin mintzo ahopeka.

Zibiletako bat haiei hurbildu eta isil erazi.

Bitartean Sarjentoa ikusleei begira arretaz.

Mundu guztia isildu denean, Sarjentoa mintzo.

SARJENTOA.- .

(Sartu don Jenaro eta Sarjentoari hurbildu. Entzun ezin daitekeen zerbait esan eta alde egiten du arin).